Goierriko Itaiak elkartasun jaialdia antolatu du larunbaterako
Hitzaldia, bertso-bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte. Poliziak identifikatutako Tolosako Itaiako kideei elkartasuna adierazi nahi diete.
Itaia Goierrik Elkartasun Jaialdia antolatu du larunbaterako, Ordizian. Talde feministaren sare sozialen bidez azaldu dute, 2021eko urtarrilean Tolosako Ezpala Gaztetxean formakuntza saio bat egiteagatik, Tolosaldeko Itaiako hainbat kide identifikatu zituela poliziak, eta hilabete hauetan, isunak jasotzen ari direla, «pandemiaren aitzakipean». Guztira, 4.500 euroko kopuruari egin beharko diotela aurre.
Hala, «askatasun politikoak defendatu eta gaitasunak antolatzen jarraitzeko konpromisoa» adierazi dute antolakundeko kideek, eta norabide horretan, Goierriko eta Tolosaldeko Itaiako kideek elkarlanean.
Goizean, hitzaldia izango da, M8: Emakume langilon pobretzea. Honen aurrean zer? izenburupean. 11:30ean izango da hitzordua, pilotalekuan. Jarraian, bertso-bazkaria egingo dute pilotalekuan bertan. Maide Garmendia, Garazi Navarra eta Lurdes Ondarra ariko dira bertsotan. 18:00ettik aurrera berriz, Aurrez aurre, John Dealer & The Coconuts eta Bassagain Soinu sistema taldeen kontzertua, Gaztetxean.
Martxoak 8
Bestalde, Martxoak 8rako mobilizazioak iragarri dituzte. Goierrin, elkarretaratzeak egingo dituzte, Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Urretxun.