Ohiko diru sarreren %1a lankidetzara bideratuko du Udalak
Beasaingo Udalak ohiko diru sarreretatik jasoko duenaren %1a Ongizate saileko lankidetza programetara bideratuko du. Udalbatzak proposamena aho batez onartu zuen.
170.000 bat euro izango dira, denera. Horien %70a Euskal Fondora eta Garabidera bideratuko dira; gainerako %30a garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako laguntzetara eta garatze bidean dauden edo zoritxarren bat jasan duten herrialdeetatik datozen haurren denboraldirako harrera programatara bideratuko da.
Haurren harrera programari udalak «buelta» eman nahi dio. Sei urte dira Beasainera garatze bidean dauden eta zoritxarren bat jasan duten herrialdeetatik adingabe bat etorri dela. Gobernuz Kanpoko Erakundeei programan parte hartzeko aukera emango diete aurtengoan. Laguntzak jasotzeko oinarriak datozen egunetan zehaztuko ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.
Udalak zortzi urte daramatza ohiko diru sarreren %1a lankidetza programetara bideratzen.













