Aizkorrikoak Panticosara joango dira, eskiatzera
Aizkorri Mendizale Elkarteak Panticosara (Espainia) txangoa antolatu du otsailaren 20an. Eskiatzera joango dira. Aurrez izena eman behar da link honetan, otsailaren 15a baino lehen. Hamaika urtetik beherakoak 40 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek, 50. Forfaita, autobusa eta ikastaroa jasotzen ditu prezioak. Materialaren alokairua, norberaren kontu.