Altamira estadioko argiteria berritu dute
Altamira estadioko argiteria berritzeko azken fasea martxan dago. Zelaiaren inguruan dauden lau dorreetan ari dira lanean eta argi puntu guztiak Led sistemara aldatuko dituzte. Modu horretan argiztapen maila hobetuko da eta gastu ekonomiko gutxiago suposatuko du gainera.
Lehenengo fasean 16 argi puntu berritu zituzten eta bigarren fase honetan beste 16. Hala, guztira, 32 argi puntu berri jarriko dituzte.