Altuna III.a-Martija eta Peña II.a-Albisu, gaur Idiazabalen
Igarondo pilotalekuan izango da Binakako Txapelketako partida, 22:00etan hasita.
Pilotari profesionalen partida jokatuko du gaur 22:00etan Igarondo pilotalekuan Altuna III.a-Martija bikoteak Peña II.a-Albisu bikotearen aurka, EPEL Binakako Txapelketaren harira. Aurretik, Elordi-L.Galarza bikoteak P. Etxeberria eta Bikuñaren kontrako partida jokatuko du. Sarrera batzuk geratzen dira salgai oraindik, 30 euroan. entradasfronton.com helbidean eskuratu daitezke.