Bizitzaren garestitzearen aurkako asanblada egingo dute igandean
Etzi elkartuko dira, udaletxean
Goierriko kontseilu sozialistak bizitzaren garestitzea geldiarazteko nola jokatu erabakitzeko asanblada egingo du etzi, Beasaingo udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Oinarrizko produktuak eta zerbitzuakzenbat eta garestiagoak izan, langile klasearen bizi-baldintzak orduan eta txarragoak izango direla ohartarazi dute.
Ver esta publicación en Instagram
A-636 errepidea ordainpekoa bilakatzea da garestitzearen adibideetako bat. Horri lotuta, manifestazioa egingo dute datorren asteburuan, Beasainen.