Gabiria 2030 gogoeta faseko bigarren bilera gaur izango da
GABIRIA // Gabiriako Udalak gidatuta, gaur egingo dute Gabiria 2030 hausnarketa prozesuaren bigarren bilera irekia. Urtarrilaren 21ean hasi zen udala herritarrekin batera 2030era bitarteko herri beharrak, erronkak eta estrategia definitzeko lanean. Gaur, 18:00etan kultur etxean, ekintza zehatzak eta lehentasunak aztertzen hasiko dira.













