Harizti Handiko luizi tokia egonkortu dute
Futbol zelaiko aldagelen eraikinaren atzean izandako luizia garbitu eta gune egonkortu du udalak.
Harizti Handi futbol zelaiko aldagela-eraikinaren atzean etorritako luizia kendu, eta mazela egonkortu du udalak. Udazkeneko euriteen ondorioz, abenduaren 12an jausi zen lurra, eustorma puskatuta. Atzeko pasabidea itxita geratu zen. Harri-lubeta berria egiteko eta egonkortzeko lanak lehengo astean bukatu zituzten.