Itzuliak ez du Goierri zapalduko aurtengo apirileko ekitaldian
Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliaren 61. ekitaldiko ibilbidea aurkeztu dute. Aurten ez da Goierritik pasako
Apirilaren 4tik 9ra jokatuko da Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliaren 61. ekitaldia. Goierri ez du ukituko. Lehen etapa Hondarribian da, 7 kilometroko erlojupekoa. Ondoren, 2. etapa Nafarroan (Leitza-Viana), 3.a Araban (Laudio-Amurrio), 4.a eta 5.a Bizkaian (Gasteiz-Zamudio eta Zamudio-Mallabia) eta 6.a Gipuzkoan (Eibar-Arrate) jokatuko dituzte.