Lazkaon 'Irabazi arte' telesailaren estreinaldia eta dokumentalak
Nesken futbol talde batean oinarritutako telesaila estreinatuko du ETBk. Aurre-estreinaldian ikusi ahalko da gaur, Lazkaoko pilotalekuan.
Estreinaldien eta emanaldi berezien asteburua izango da Lazkaon, gaurtik astelehenera bitartean. Haurrentzat eta gaztetxoentzat, Euskal Telebistak ekoitzi duen Irabazi arte fikziozko telesail berriaren aurre-estreinaldia da lehena, gaur 19:30ean, Lazkaoko pilotalekuan.
Aforo mugatua izango da frontoian, eta sarrera beharko da. Goierri Gorri futbol elkarteak banatuko ditu gonbidapenak. Telesailak emakumezkoen futbol-talde baten istorioak kontatuko ditu. Pausoka ekoiztetxeak, Goazen arrakastatsuaren ondoren, nerabeen segmenturako sortu du Irabazi arte.
Opera eta La Polla Arerian
Bigarren kultur eskaintza Sevillako bizargina operaren emanaldia da, Rossinik 1816an estreinatutako musika-obra ospetsua. Areria antzokiko pantailan, gaur 20:15ean hasiko da emankizuna. Sarrerak lazkao.eus webgunean eros daitezke aurrez.
Azkenik, Arerian bertan, asteburuko zinema-emanaldien karteldegian No somos nada dokumentala jarriko dute. La Polla Records punk musika taldearen errepasoa egiten du. Azken bukaera ematen ari da Evaristo Paramosen taldea, 40 urteko ibilbide entzutetsuaren puntutzat.
Emanaldiak bihar (19:30ean eta 22:00etan), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) dira.
Haurrentzat, berriz, Dos colegas y la gran bestia pelikula jarriko dute, bihar-etzitan (17:00).