Aniztasun funtzionala duten pertsonak, sakera
Euskal pilota egokituko paleta topaketa egingo dute larunbatean Antzizarren. Izena eman behar da aurretik
Aniztasun funtzionala duten pertsonek paletan jokatzen hasteko aukera dute asteburuan, Beasaingo Antzizar frontoian. Lehia, baina, bigarren urratsa izango da. Larunbatean jolas eta ariketa ezberdinak egingo dituzte, “emaitzei inolako garrantzirik eman gabe”. “Elkar ezagutzea, elkarrekin paletan jokatzea eta pilota egokituaren promozioa eta aniztasun funtzionala duten pertsonei parte hartzeko aukerak sustatzea dira helburuak”, zehaztu du Mikel Merinok, Gipuzkoako Kirol egokituen federazioko paleta egokituko arduradunak. 10:00etatik 13:00etara arituko dira jolasean.
Aniztasun funtzionala duten hamalau urtetik gorako herritar guztiei bideratutako deialdia da. 25 plaza daude, dena den. Horregatik, izena eman behar da aldez aurretik, gaur bihar artean. 943 462 514 telefonora deitu behar da edo eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbidera, idatzi.
Denboraldiko hirugarren topaketa izango da. Errenterian, Zarautzen eta Zumaian elkartu dira aurretik.
Txapelketa, martxan
Federaziotik azpimarratu dute lehiara jauzi egin nahi duenak horretarako aukera izango duela. Hamahirugarren edizioan izan beharko du, aurtengo txapelketa hasi berri baitago. Euskal pilota egokituko 2022ko txapleketari urtarril amaieran ekin zioten. Idiazabalen jokatuko dira buruz buruko gomazko paleta eta gurpildun aulkien mailetako finalak, martxoaren 12an.