Bareakeko dendak, gertuago
Elkarteko 29 denda kalera irtengo dira. Batzuk, Erauskin plazara; beste batzuk, denda atarietara
Bareakeko ia 30 dendak euren produktuak kalera aterako dituzte etzi, bezeroengatik are gertuago egoteko. Denda atarietan izango dira batzuk eta Erauskin plazan, besteak. Eguraldi txarra egingo balu Erauskindik plazapera lekualdatuko lirateke. Azoka 10:00etan hasiko da eta 20:00etan, amaitu.
Dendariek azokara joateko deia egin diete herritarrei. “Beasainen erosita denok irabazten dugu”, diote. Neguko arropak eta osagarriak izango dira salgai.
Azokaren hamahirugarren edizioa izango da.