Karmele Aierbe hil da
Karmele Aierbe politikari eta euskaltzale ataundarra hil da, 71 urterekin, gaitz luze baten ondorioz. Haren nortasuna eta ibilbidea goratu dituzte ezagutu zutenek. Bihar agurra egingo diote San Gregorioko Inaxio Aierbe plazan, 18:30ean.
Hainbat urtez gaitz baten kontra borroka egin eta gero, bart hil da Karmele Aierbe Muxika politikari eta euskaltzale ataundarra. Ezker Abertzaleko kide historikoa izan da, baita euskalgintza eta gizarte arloko beste hainbat egitasmotan aritutako langile nekaezina ere. «Nortasun handiko emakumea» zela gogoratu dute haren gertukoek. Bihar agurra egingo diote San Gregorioko Inaxio Aierbe plazan, 18:30ean.
Aierbe 1951. urtean jaio zen Ataunen. Oso gaztetan hasi zen euskararen aldeko mugimenduetan, eta baita frankismoaren azken urte haietan bor-bor zebilen politikagintzan ere. Garai hartan Ataunen egiten ziren batzarrak berak gidatzen zituen. Lanbidez irakaslea zen. 1988an Euskal Herrian Euskaraz egitasmoko koordinatzaile izendatu zuten. Herri Batasunan militatu zuen urte askoan, eta 1998an, Mahai Nazionaleko kide izendatu zuten.
Bere ibilbidean zehar, hainbat aldiz atxilotu zuten. 1985ean, HBko militantea zela, eta 2007an, Segurako Operazioan, Batasunako, EAE-ANVko eta EHAK-ko 35 kiderekin batera. «Hainbat aldiz tortura latzak pairaturikoa» ere izan dela gogorarazi du Karlos Ioldik, herrikide eta alderdikide izandakoak. Bere bi anaia ere, militantzian aritutakoak dira; Jose Inazio Aierbe, esaterako, urte luzez egon zen erbestean, eta gaixorik bueltatu zen etxera (atzo bete ziren 22 urte). Maximo Aierbe ere, espetxean egondakoa da.
Goierriri dagokionean ere, hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Besteak beste, Nazioen Munduan, Autodeterminazioaren aldeko Igartzako Adierazpenean, Presoen aldeko ekimenetan edota greba eta protesta sindikaletan. Ataungo Udaleko zinegotzi eta Uemako ordezkari ere izandakoa da. Politikatik erretiroa hartu eta gero, 2019an, EH Bilduk omenaldia egin zion Ataunen bertan; hainbat herritako ordezkariak bildu ziren, besteak beste, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Iazko ekainean, Uemak ere omenaldia egin zion Amasa-Villabonan egindako urteko batzarrean.
ERREAKZIOAK:
Karmele Aierbe Muxika hil da. Euskaltzale eta borrokalari nekaezina. Eskerrik asko herri honi emandako guztiagatik. Arina bekizu lurra! pic.twitter.com/rTyYppYM8E
– Arnaldo Otegi ? (@ArnaldoOtegi) February 15, 2022
Karmele Aierbe joan zaigu. Emakume abertzale, euskaltzale eta ezkerrekoa. Beti irrifar batekin eta maitasunez hartu nauena. Beti leiala. Ohore handia izan da berarekin ibilbidearen zati bat partekatzea.
— Martin Aramendi (@naparrene) February 15, 2022
Besarkada handi bat senideei eta lagunei. pic.twitter.com/xIizF7U474
Euskaratik eta euskaraz, euskaragatik egindako lan eskerga gogoan, besarkada familia eta lagunei.
— Maddalen Iriarte Okiñena (@MaddalenIriarte) February 15, 2022
Hutsune izugarria euskalgintzarentzat.
Adiorik ez! https://t.co/IEjEZD0nt0
Euskaltzalea, abertzalea, ezkertiarra. Emakume konprometitua izan da Karmele Aierbe.
– Arkaitz Rodriguez Torres (@arkarodriguez) February 15, 2022
2019ko udal bozen testuinguruan, Goierriko alkategaiak aurkezteko Ataungo ekitaldian gure artean egon zen, ahal zuen eran.
Doluminak gertukoei. pic.twitter.com/uaGERSzHeh
Ezker abertzaleko kide historiko Karmele Aierbe joan zaigu. Abertzalea, euskaltzalea, sozialista, feminista, Herri Batasuneko Mahaikide ohia, bere jaioterri Ataungo zinegotzi izandakoa… Militante apal bezain nekaezina.
– Joseba Permach Martin (@jpermach) February 15, 2022
Besarkada estu bat senide eta lagunei.
Gugan bego! pic.twitter.com/w8v6HicDpq
Zu ezagutzeko ohorea izan dugunok jakin badakigu zer den euskarekiko maitasuna eta herri honen askatasunaren borrokarekiko konpromisoa eta leialtasuna Karmele! Lurrak hartu zaitzala goxo eta doakie doluminak, besarkada eta muxu handi bat senitarteko eta lagun guztioi ? pic.twitter.com/gDgDamGV0P
-Karmelo Landa (@karmelolanda) pic.twitter.com/kuuaHhbVWI— karmelo landa February 15, 2022
Karmele Aierbe laguna, borrokakidea, emakume argia hil berri da, gaixotasun latzaren aurkako azken borroka luzearen ondoren. Gugan betirako, Karmele
– Xabier Barandiaran (@xabarandi) February 15, 2022
Karmele Aierbe zendu da. Herrizale, euskaltzale eta abertzalea. Besarkada bat bere etxekoentzat eta Ezker Abertzale guztiarentzat. pic.twitter.com/LBGGaleMn8
— Nekane Zinkunegi Barandiaran (@NekaneZinkunegi) February 15, 2022
Pasa den maiatzean bete zituen UEMAk 30 urte. Ezinbestean, Karmele Aierbek euskarari eta UEMAri egindako ekarpena gogoratu eta eskertu genuen. Adiorik ez, Karmele #KarmeleAierbe pic.twitter.com/oP1KJjQxsQ
– Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) February 15, 2022
Euskaltzalea, oso euskaltzalea. Indartsua, oso indartsua. Eskerrik asko, Karmele, euskararen herriari eskaini eta eta eman diozun guztiarengatik. Lurra arina izan bekizu! #KarmeleAierbe https://t.co/ol81BSBnE9
— UEMA (@uema_eus) February 15, 2022
Lortuko dugu bai Karmele, besteak beste zuk egindako ekarpenagatik.
– Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) February 15, 2022
Agur eta ohore ? pic.twitter.com/DfyhSBrNjG
Karmele Aierbe ataundar euskaltzale eta abertzale finak utzi gaitu. “Izar berri bat piztutzera doa Euskal Herriko zeru gainean”. Egun handirarte Karmele! pic.twitter.com/8bNgBN9JUS
— ASKATASUN TAUPADAK (@aurrerabolie) February 15, 2022
– Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) February 15, 2022
Karmele joan zaigu, EHEko kide eta euskararen borrokalari nekaezina.
Zure alaitasuna eta euskaltzaletasun irmoa bidelagun izango ditugu amesten zenuen Euskal Herri euskalduna erdietsi arte.
?✊#EuskalHerrianEuskaraz pic.twitter.com/SeomV6onaY