Melmak gaztetxean, pintxopote beganoa eta zuzeneko musika
Hiru kontzertu izango dira: Uther, La casa fantom eta Bar-Vill
Melmak gaztetxeak pintxopote berezia antolatu du etzirako. Produktu beganoak eskainiko dituzte, zuzeneko musikarekin batera. Hiru kontzertu izango dira. Uther fastcore talde bizkaitarrak irekiko du festa, 20:00etan; La casa fantom talde norvegiarrak emango dio segida. Bar-Vill taldeak borobilduko du gaua. Ateak 19:00etan zabalduko dira.