Mila Mendiak etxean erakutsiko du, Aterpen
Sortzaile beasaindarrak pirograbatuak, pinturak eta zeramikak uztartu ditu 'Urratsak - huellas' erakusketa sortzeko
Aterpe tabernako otsaileko protagonista Mila Mendia beasaindarra izango da. Urratsak – huellas erakusketa jada ikusgai dago, martxoaren 9ra arte. “Begiradak, natura eta sentsazioak dira atsegin izateko ilusio hutsalarekin erakusten ditudan pirograbatu, grabatu eta zeramika hauek egitera eraman natuen urratsak”, dio Mendiak. “Agertoki handietatik urrun dagoen begirada apala da”.