Mobilizazioak deitu dituzte "osasun publikoaren alde"
Bihar, asteazkena, ospitaleetako eta herri guztietako osasun zentroetan egingo dituzte elkarretaratzeak, SATSE, ELA, LAB, CCOO, eta UGT sindikatuek deituta. Bi greba egun ere deitu dituzte, otsailaren 25erako eta otsailaren 28rako.
Osasun publikoaren alde mobilizazioak deitu dituzte biharko, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Nik bai sinisten dut osasun publikoan lemapean, elkarretaratzeak egingo dira bihar, asteazkena, 11:00etan ospitaleetako atarietan, eta 13:00etan osasun zentroetan. Herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete.
Otsailaren 25a eta 28a greba egunak
Biharko mobilizazioez aparte,bi greba egun deitu dituzte bost sindikatuek, Osakidetza indartzea exijitzeko. Otsailaren 25erako, lehen arretan, eta otsailaren 28rako, Osakidetza osorako deitu dituzte grebak.