Herritarren beharretara egokitutako parkea egingo dute Okorron
Elementu zaharrak kendu dituzte eta laster ipiniko dituzte berriak. Parke Sare parte hartze prozesuan herritarrek finkatutako beharrei beharrei erantzungo die parke berrituak.
Ordiziako Altamira auzoko Okorro parkea berritzeko lanak martxan daude. Lehen fasean, lehendik zeuden elementuak kendu zituzten, orain elementu berriak jartzeko.
Batez ere, 6-12 urte bitarteko haurrentzako parkea eratuko du Ordiziako Udalak, Parke Sare parte hartze prozesutik atera ziren herritarren beharrei erantzungo diena.
Ordiziako Udalak 70.000 euroko inbertsioa egingo du. Aurreikuspenen arabera, hilabete eta erdi barru erabilgarri egongo da, eta Udalak publiko egin duen planoan ikus daitekeen itxura izango du gutxi gora behera.