Gaztetxean, pintxopote beganoa eta zuzeneko musika
Bihar gauerako kontzertuak antolatu dituzte Beasaingo gaztetxean; aurretik, pintxopote beganoa egingo dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/02/0011260607_10.jpg)
Melmak gaztetxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu biharko. 20:00etan hasita, kontzertu bikoitza egingo dute; Norbegiatik datorren La Casa Fantom taldea ariko da eta Uther bizkaitarrekin batera. Aurretik, 19:00etan hasita, pintxopote beganoa egingo dute, Bar-Vill taldearen doinuekin girotuta.