Salbatoreko arkua berriz ere martxan, 10 orduren ondoren
EKONOMIA // A-636 errepideko Beasain eta Ormaiztegi arteko arkua kobratzen ari da, atzera. Herenegun goizean ezezagunek kableak moztu zizkioten eta erabilezin gelditu zen; Ertzaintzak hasieran kobratzea ez zela eten esan arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak sabotajea pairatu zutela onartu zuen geroago, xehetasun gehiagorik eman gabe. «Lehenbailehen» konponduko zutela zin egin zuten eta arratsalderako beharginak lanean zebiltzan. Hamar bat orduren bueltan konponduta zegoen. Foru Aldundiak dio kalteak oraindik ez dituztela zenbatu.













