22. Korrikako bigarren bilera bihar izango da, 18:30ean
ITSASO // 22. Korrikako bigarren batzorde deialdiak egin dituzte. Bihar, 18:30ean Ostatuko eraikinean, Itsasoko Korrika batzordeko kideak elkartuko dira. Martxoaren 3an hasiko da Korrika Amurriotik, eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Goierritik apirilaren 8an igaroko da, Urretxutik sartuta. Ezkiotik 16:34an pasako da.












