Karmele Aierberi agur sentitua jendetzak
Ataungo San Gregorio auzoko frontoia eta plaza jendez bete ziren, atzo iluntzean, Karmele Aierbe Muxikari (Ataun, 1951-2022) azken agurra egiteko. Ataungo udaletxean etxe askotan ikurrina xingola beltzarekin atera zuten, dolu erakusle, eta herri sarreran, egindako lanarekin esker on kartela jarri zuten. Ekitaldian, Gernika-ren doinuek egin zioten harrera jendetzari, eta txalaparta joz hasi zen oroimen eta agurreko ekitaldia. Hitzartze sorta egin zituzten, Aierbek parte hartu edo lagundu zuen ordezkaritza ugarien izenean.













