Landa guneetako biztanleek taxia erabiltzeko laguntza
IDIAZABAL // Landa mugi programaren bidez, garraio publiko erregularrik erabiltzerik ez duten landa guneetako biztanleek herri gunean taxia erabiltzeko diru laguntza deialdia zabaldu du udalak. Onartzeko dagoen kreditu erabilgarria 1.500 eurokoa da. Eskaera epea partidako dirua agortu arte egongo da irekita, eta gehienez ere urtebetez. Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da eskaera.













