Loinatz jaiak gaur hasiko dira
Beasaingo Udalak festetako eragileei dei egin die jai batzordea eratzeko. Gaur elkartuko dira, 17:00etan
Loinatz jaiak ez dira maiatzaren 27an hasiko. Gaur emango dute lehen urratsa: jai batzordea eratzeko batzarra egingo dute arratsaldean, 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Udaleko Kultura sailak dei egin herriko elkarte eta eragile guztiei: elkarte gastronomikoak, udalarekin hitzarturik dauden kultur elkarteak, auzo elkarteak, Goizerezi txistulari elkartea, Ekaitz buruhandi eta erraldoiak, Koxkola txaranga, Atzegi, Asmube, Oriako lamiak…
Batzordea eratuta, segidan mamira joko dute. Kulturatik iragarri dute jaietako ekitaldi nagusien hausnartuko dutela; denak mantendu edo ez; kentzekotan, zein kendu eta zergatik, eta nola ordezkatu. Bestelako ekarpenak ongi etorriak izango dira. Bilera ordubetekoa izango dela zin egin dute.
Pandemiaren baitan
Udalak nabarmendu du festak egingo direla ez dela ziurra. “Pandemiaren bilakaerak baldintzatuko du”, azpimarratu dute. “Normaltasun egoera batek eskatzen duen moduan, antolaketa lanak behar de garaian hasi dira baina horrek datak gerturatzen diren heinean, unean uneko egoerak baldintzatuko du azken erabakia”.