M-lehiaketak emakume argazkilariak fokupean jarriko ditu
M-lehiaketaren hamargarren edizioa astelehenean hasiko da. Argazkilaritza izango da aurtengo gaia. Gema Arrugaetak borobilduko du aurtengo lehiaketa
M-lehiaketaren hamargarren edizioa astelehenean hasiko da. Argazkilaritza izango da aurtengo gaia. Formatua, urterokoa: martxoaren 3ra arte gaiaren inguruko hainbat galdera egingo dituzte Beasaingo udal euskaltegiaren webgunean eta sare sozialetan. Erantzuten dutenen artean sariak zozkatuko dira. Bat euskaltegiko ikasleentzat eta beste bat gainerako pare hartzaileentzat.
Sari banaketa martxoaren 7an egingo dute, Igartzako Jauregian, 17:30ean. Gema Arrugaeta argazkilari profesional ordiziarrak hartuko du parte. Arrugaetak 170.000 argazki baino gehiago ditu argitaratuta, besteak beste. Bere esperientzia elkarbanatuko du.