Martxoaren 8rako proposamenak jasotzeko bilera, gaur
ORMAIZTEGI // Urtarrileko Emakume Taldea sortzeko bilera bertan behera geratu zen. Deialdi berria zabaldu du udalak eta gaur izango da, 19:00etan, Gizarte Etxean. Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako proposamenak jasotzea da helburua epe laburrera, eta epe ertainera emakumeen talde-dinamika iraunkorra sortzea. Herriko emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera.













