Oneka Sanchezek euskal selekzioa ordezkatuko du Espainiako txapelketetan
Omnium proban arituko da larunbatean; madisonean, igandean. Arene Perez ere bertan izatekoa zen, baina lesio bategatik ezin izango du
Oneka Sanchez Espainiako omniun eta madison txapelketetan lehiatuko da asteburuan, Mallorcako Illes Balears belodromoan. Larunbatean omnium proba jokatuko da. Bertan, lau lasterketa egingo dituzte eta emaitzak bateratuta postu onena duenak irabaziko du. Igandean, berriz, madisonean arituko da. 20 kilometroko lasterketa izango da, eta tartezka sprintak jokatuko dituzte. Lortutako postuaren arabera puntu gehiago edo gutxiago jasoko dituzte. Amaieran gehien dituenak irabaziko du.
Espainiako txirrindularitza federazioaren bidez jarraitu daitezke probak, euren sare sozialetan #CEMadisonOmnium22 traolarekin.
Arene Perez mutiloarra ere Mallorcan leihatzekoa zen baina larunbatean istripu bat izan zuen eta lepauztaia hautsita aste batzuetan atseden hartu beharko du. Euskal Txirrindularitza Federazioak "babesik handiena" eskaini dio.