Zuhaitz landareak banatuko dituzte larunbatean Gabirian
GABIRIA // Gabiriako Udalak 200 zuhaitz landare banatuko ditu herriko baserritarren artean, landaketa garaia dela eta, bertako espezieak zabaldu nahian. 100 haritz landare eta 100 arte landare ekarri dituzte, eta larunbatean goizean plazan banatuko dituzte. Hartu nahi dituenak aurrez telefonoz eskatu behar du (617 377 172).












