Nora Tobar Espainiako hirugarren geratu da gorako jauzian
Irenia Apaolak bederatzigarren egin du 200 metroko lasterketan.
Nora Tobar ataundarrak hirugarren postua lortu du. Nora Tobar (AT San Sebastian) atleta ataundarrak hirugarren egin du gorako jauzian, 23 utez azpiko Espainiako pista estaliko atletismo txapelketan, Salamancan. 1,74-eko jauzia egitea lortu eta brontzezko domina berea izan zen.
Txapelketa berean izan zen Txindoki taldeko Irenia Apaolaza ere. 200 metroko lasterketan, final erdietan sartu zen baina ez zuen lortu finalera pasatzea. Sailkapen nagusian bederatzigarren postu onena lortu zuen.













