Txindokiko atleta gazteek 16 domina lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan
Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urtez azpikoen txapelketak jokatu dituzte asteburuan, Donostian. Txindokiko kirolariek 16 domina lortu dituzte guztira, tartean 6 urrezko.
Txindoki Atletismo Taldeko kirolariek haien maila erakusteko aukera izan dute, beste behin ere. Asteburuan, 16, 18 eta 20 urtez azpikoen Gipuzkoa mailako txapelketak jokatu dituzte, Donostiako Belodromoan. Txindokiko 51 kirolari gaztek parte hartu dute guztira, eta denen artean, 16 domina lortu dituzte: 6 urrezko eta zilarrezko eta brontzezko bosna domina.
Urrezko dominak lortu dituztenen artean daude Danel Perez, 20 urtez azpiko altuera jauzian (1,80); luzeeran Eneko Rodrigez 18 urtez azpikoan (7.23), eta Danel perez (7.43) 20 urte artekoan; pisu jaurtiketan Uxue Artola (11,12) eta Aratz Cendon (14,19) 18 urtez azpikoan; eta 1000 metroko lasterketan Urko Etxebeste (2:43.39) 16 urtez azpikoan.













