22. Korrika prestatzeko bilera, gaur, 19:00etan
ZERAIN // Goierrin herriz herri egiten dabiltzan batzarren harira, gaur, 19:00etan, 22. Korrika antolatzeko bigarren batzordea egingo dute Zeraingo kultur etxean. Martxoaren 31n hasiko da aurtengo edizioa, Amurriotik, eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Goierrira apirilaren 8an sartuko da, Urretxutik, eta Legorretatik Tolosaldera igaroko da. Parte hartzera animatu dituzte herritarrak.













