Ataun San Gregorion telebista antena berregokitu dute
ATAUN // Itelazpi enpresa publikoak zenbait doikuntza tekniko egin zituen atzo Ataungo San Gregorio auzoko telebista errepikagailuan. Antenalariek esan dutenez, kanalen mailak egokitu dituzte, eta litekeena da etxeetan LTD Lurreko Telebista Digitaleko kanalen bat bersintonizatu behar izatea, seinalea galtzen baldin bada.













