Buruko osasunaren inguruko tertulia egingo dute, euskaraz
Blas Erkizia psikiatrak egingo du gaiaren inguruko sarrera hitzaldia. Ondoren, talde txikietan banatu eta gaiaren inguruko bizipenak, iritziak, zalantza... partekatuko dituzte
Osasuna psikiatra baten ikuspegitik gaia landuko dute zazpigarren mintzatertulian. Bihar elkartuko dira, 18:30ean, Igartzako jauregian. Aittu euskara elkartekoek parte hartzeko deia egin dute. «Hurbil-hurbileko gaiei buruz euskaraz hitz egiteko gune bat da», diote. Sarrera librea da, edukiera bete arte.
Blas Erkizia psikiatrak egingo du gaiaren inguruko sarrera hitzaldia. Ondoren, talde txikietan banatu eta gaiaren inguruko bizipenak, iritziak, zalantza… partekatuko dituzte.