Ehunmiletarako mediku txostena aurkeztu behar da
Zuzendaritzak gogorarazi du dokumentazio guztia garaiz aurkeztu ezean ezin dela parte hartu. Kasu horretan ez da dirurik itzuliko
Ehunmiletan, Goierriko bi haundietan edo Marimurumendin parte hartu ahal izateko aurkeztu beharreko elektrokardiograma eta mediku azterketa etzi baino lehen entregatu behar dira. Zuzendaritzak gogorarazi du dokumentazio guztia garaiz aurkeztu ezean ezin dela parte hartu. Kasu horretan ez da dirurik itzuliko.
Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txosten eredua bakarrik onartuko da. Dokumentazioa ere webgunera igo behar da.