Euskarazko lelo onena aukeratu eta saritu dute lehiaketan Lazkaon
Euskara sustatzeko lelo lehiaketa egin dute Lazkaon. "Gau eta egun, euskara lagun" izan da aukeratutako esaldia.
Lazkaok euskara sustatzeko erabiliko duen lelo berria dauka: Gau eta egun, euskara lagun. Haizea Mendizabal eta Aiora Sarasola lazkaotarrek sortutako idazpurua da. Lazkaoko Udalak eta Euskaraldiko batzordeak azaroan antolatu zuten euskarazko leloaren lehiaketa, eta lehengo astean eman zieten saria irabazleei: 100 euroko bonua Gerriko liburu-dendan euskarazko liburuak eta diskoak erosteko.
Guztira 245 lelo jaso dituzte. Epaimahaia Lazkaoko Euskara Batzordeko kideek osatu dute: udal teknikariek eta ordezkariak, euskara eragileak eta hezkuntza komunitatekoek.
Lelo lehiaketa Lazkaoko Udalak onartu berri duen Euskara Planean jasotako ekimenetako bat da, herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuz.