Guardia Zibilak beasaindar bati lau kilo marihuana, sei gramo haxix eta zortzi dosi LSD atzeman dizkio
Errepideko kontrol batean gelditu zuten, Caceresen (Espainia). Atxilotuta dago
Guardia Zibilak 45 urteko beasaindar bat atxilotu zuen ostiralean, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Guardia Zibilaren arabera, errepide-kontrol batean gelditu eta ea drogarik zeraman galdetu zioten; honek, “pare bat porro” erantzun zien; militarrek ez zioten sinistu eta autoa miatzen hasi ziren; lau kilo eta erdi marihuana, sei gramo haxix eta zortzi dosi LSD atzeman zizkioten. Guardia zibilak uste du droga saltzeko zeramala. Droga trafikoa ere leporatu diote.
Atxiloketa ez dute Goierrin egin, Caceresen (Espainia) baizik.