Mikel Otegi euskal preso itsasondoarra lekualdatuko dute
Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi du Mikel Otegi euskal preso itsasondoarra Iruñeko kartzelatik Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko batera lekualdatuko dutela
Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi du Mikel Otegi euskal preso itsasondoarra Iruñeko kartzelatik Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko batera lekualdatuko dutela: Otegi 2009an espetxeratu zuten, 25 urteko zigorra betetzeko. Bost urte barru, 2027ko martxoan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Otegi, albiste izan da azken egunotan, biriketako tuberkulosia diagnostikatu diotelako. Etxeratek eta Goierrialdeko Sarek eskatu dute aske uzteko. Gainera, aurretik ere gaixotasun larri bat zuen. Biriketako tuberkulosia duela jakinarazi dutenetik, mobilizazioak egin dituzte Itsasondon. Egunero elkarretaratzeak egin zituzten pasa den astean herriko plazan, eta larunbatean, giza katea egin zuten Itsasondotik Ordiziaraino, Otegi aske utz dezatela eskatzeko.