Popatik taldeak laguntza eskatu du 'Ipuinetan ez bezala' abestia bukatzeko
Popatikek Ipuinetan ez bezala abestiari estrofa berri bat gehitzeko proposamena egin die entzuleei. Ederrena kantuan txertatuko dute. Naiz irratiko Bigarren kafea saioan grabatuko dute, bideo formatuan, eta sare sozialetan zabalduko dute.
Irabazleak Naizen elkarteko produktu sorta bat ere lortuko du. Proposamenak bidaltzen dituzten gainerako lagunen artean beste sorta bat zozketatuko dute.
Irakasleei deia
Piezak martxoaren 8a baino lehen bidali behar dira. Horretarako, sare sozialen batera igo behar dira #IpuinetanChallenge, #Naizen eta #Popatik traolekin eta popatik.band@gmail.com helbidera, bidali. Idatziz, errezitatuta, kantatuta, musika-tresnaren batez lagunduta… igo daitezke proposamenak. «Banaka, lagun-taldeak, familiak… animatu!», diote Popatik taldeko kideek. «Zu ere bazara poeta». Irakasleei zuzendu zatzaie, bereziki: «Landu ezazue kanta zuen ikastetxeetan eta animatu ikasleak erronkan parte hartzera».













