Ataungo berezko basoez Auzmendiren hitzaldia bihar da
ATAUN // Garazi Auzmendi ingurumen aditu ataundarrak herriko baso autoktonoei buruzko hitzaldia egingo du, bihar. Ataungo udaletxean da solasaldia, 19:00etan, Atauniker kultur elkarteak antolatuta. Herriko baso autoktonoen bilakaera, daukaten ekosistema «konplexu bezain aberatsa», edota milaka urtetako klima aldaketaren eragina landaredian ere jorratuko ditu, besteak beste.













