Bealakek Arriarango lasterketako dortsal bat zozkatuko du
KIROLA // Bealakek Arriarango mendi lasterketako dortsal bat zozkatuko du. Horretarako, Bealaken Instagram kontua jarraitu behar da; zozketaren inguruko argitalpenari, atsegin dut eman; eta iruzkinetan, gutxienez, lagun bat aipatu. Zozketan parte hartzeko epea etzi amaituko da, 22:00etan. Arriskatu nahi ez dutenek Rockthesport atarian eman dezakete izena, lasterketa motzean zein luzean. Hamabost eta hogei euro ordaindu behar da kasu horretan, hurrenez hurren. Xabier Mendizabalen oroimenezko lasterketa martxoaren 19an izango da.













