Herri Batzarra larunbatean, Zelai-Ondo elkartean
ITSASO // Herri Batzarra deitu du larunbaterako Itsasoko Batzordeak. 18:30ean izango da, Alegiako Zelai-ondo elkartean. 2021eko azaroko batzarraz geroztik emandako pausoen balorazioa eta 2022ko otsailaren 17an izandako Batzar Nagusietako agerraldiaren balorazioa egingo dute. Alegiako dendaren proiektua ere izango dute hizpide. Miriam Otamendi arkitektoak aurkeztuko du proiektua. Aurtengo aurrekontuak eta inbertsioetarako proposamenak jasoko dituzte. Itsasoarrak deitu dituzte parte hartzera.













