Ataunen reiki ikastarorako izen emate epea ireki dute
ATAUN // Reiki teknikari buruzko ikastaroa antolatu dute, Ataunen. Martxoaren 19an izango da, larunbatarekin, udaletxeko batzar aretoan. Eskuen bitartez, unibertsoko energia pertsona baten eskuetatik beste baten gorputzera transmititzeko gai dela dioen medikuntza alternatiboaren praktika da reikia. Haritz Saez de Nanclaresek emango du ikastaroaren 1. maila. Izena eman behar da (659 059 935).













