Nora Tobar ataundarrak Espainiako laugarren egin du gorako jauzian
Asteburuan Ourensen jokatu zen pista estaliko Espainiako txapelketa absolutua, pista estaliko denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena dena. Bertan izan zen Nora Tobar (Atletico San Sebastian) ataundarra. Estatuko laugarren geratu zen, 1,74-ko jauzia egin ostean, orain arteko bere marka berdinduz.
Txindoki atletismo taldeko Iraia Mendia lazkaotarra ere izan zen Ourensen, atletismoko proba erregina den 1.500 metroko lasterketan parte hartzeko. Lazkaotarrak 22. egin zuen, orain arte lortu duen bere bigarren marka onenarekin (4:38:44).
Eskolarteko krosa
Laudion (Araba) jokatu den Euskadiko eskolarteko kros txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Txindoki atletismo taldeko atletek. Intza Arrondo Azkona eta Jon Eskisabel Barandiaran Euskadiko txapeldun izan dira, Ane Iparragirre Aiestaran Euskadiko txapeldunorde eta Jakintza Ikastola Euskadiko txapeldun izan da taldeka mutiletan.