Adimen emozionala lantzen
Emozioak identifikatzeko tailerra antolatu dute Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Izena emateko epea etzi amaituko da.
Zegamako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin elkarlanean, adimen emozionala lantzeko tailerra antolatu du datorren ostiralerako. Doako gazteentzako prestakuntza-eskaintza da, 18 eta 30 urte arteko herritarrentzat. Tailerraren bidez adimen emozionala landuko dute parte hartzaileek, norberaren emozioak identifikatzen ikasiz eta horiek modu egokian kudeatzeko estrategiak landuz. Hiru orduko saioa izango da, 17:30etik 20:30era, kultur etxean, eta Emoki elkarteak gidatuko du.
Izena emateko epea etzi amaituko da. Plazak mugatuak direnez, aurrez https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/adimen-emozionala-zegama/izen-ematea webgunean eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko dute izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.