Imanol Arabaolaza, Vanessa Gonzalez eta Monika Arratibel izango dira Ahoz aho narrazio lehiaketaren finalean
Datorren martxoaren 24an izango da finala, Ordiziako Barrena Kultur Etxean
Ahoz aho narrazio lehiaketaren 10. edizioaren sailkapen fasean finalerako txartela lortu dute Imanol Arabaolazak, Vanessa Gonzalezek eta Monika Arratibelek. Final handia, datorren martxoaren 24an izango da, Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:30etik aurrera.