Ukrainiako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egingo dira Goierrin
Asteazkenerako egin dituzte deialdiak, Ordizian, Beasainen, Legazpi, Idiazabalen, Urretxun eta Zumarragan.
Ordiziako udaletxeko balkoian Gerrarik ez irakur daitekeen kartela ipini dute. Ukrainiako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu dituzte Goierriko hainbat herritan. Martxoaren 9an, asteazkenean, egingo dituzte bilkurak, ondorengo tokietan:
– Ordizian, Plaza Nagusian, 12:00etan.
– Beasainen, udaletxe aurrean 12:00etan.
– Idiazabalen, udaletxe aurrean, 12:00etan.
– Legazpin, udaletxe aurrean, 12:00etan.
– Urretxun, udaletxe aurrean, 12:00etan.
– Zumarragan, udaletxe aurrean, 12:00etan.













