Alex Anduaga eta Xabi Mikelarena, garaile
Euskal Herriko mus txapelketako Beasaingo kanporaketetan 18 bikote aritu ziren
Alex Anduagak eta Xabi Mikelarenak irabazi zuten asteburuan Arranon jokatutako Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketan. Andoni Mikelarena eta Eneko Ruiz izan zituzten aurkari finalean. Bi bikoteek martxaren 26an Seguran jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan aritzeko eskubidea lortu zuten. Gainera, irabazleek Arrano Tabernak oparitutako otordu bana irabazi zuten eta bigarrenek, Azurmendi Harategiak oparitutako arkume bat. Parte hartu zuten jokalari guztiek ardo botila bat eraman zuten etxera, oroigarri gisa. 18 bikote aritu ziren, denera.