Arcelor Mittalen ekoizpena eten dute argiaren prezioagatik
Arcelor Mittalek ekoizpena eten du gaur goizean 07:00etan, argindarraren prezioagatik. Gauerditik aurrera martxan hastekoak dira berriz, baina enpresako zuzendaritzak ohartarazi du berriz gelditu daitezkeela, unean uneko prezioaren arabera.
Arcelor Mittalek ekoizpena eten du gaur goizean 07:00etan, argindarraren prezioagatik. Gauerditik aurrera martxan hastekoak dira berriz, baina enpresako zuzendaritzak ohartarazi du berriz gelditu daitezkeela, unean uneko prezioaren arabera. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak esan du «energia-larrialdi egoeran» daudela Ukraina eta Errusiaren arteko gerragatik. «Ezohiko neurriak hartu ezean» geldialdiak areagotu egingo direla ohartarazi du.