Arrastaka Aisa aranera joango da asteburuan
Txangoan izena emateko mendi taldearen lokalean gaur egingo den bilerara agertu behar da
Arrastaka mendi taldekoak Huescara (Espainia) joango dira asteburuan, Aisa aranera. Bertako bi gailur nagusiak igoko dituzte: Aspe edo Pico de la Garganta de Aisa eta Llana edo Llena del Bozo. Larunbatean Aspera igoko dira, 2.600 metrotik gora. Mendiaren hegoaldetik igoko dira, Aisako aterpetxetik, hain zuzen; igandean, berriz, Llena del Bozo mendia (2.566 m) izango dute helburu.
Txangoan parte hartzeko taldearen egoitzan gaur 19:30ean egingo duten bilerara azaldu behar da. Ordu berean 646 855 620 telefonora ere deitu daiteke. Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.