Aste Santurako egoitzetako egonaldiak eskatu daitezke
Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, martxoaren 18a baino lehen. Egonaldiak 8tik 24ra izango dira
Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetako aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Tramiteak Beasaingo Udalako Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, martxoaren 18a baino lehen. 943 028 075 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.
Egonaldiak 8tik 24ra izango dira, Aste Santuan. Atsedenetarako eta aukera pertsonaletarako egonaldietarako bakarrik dira egonaldiak.