Ataungo Udalak jai eguna du gaur, Emakumeen Egunean
ATAUN // Ataungo Udalak lan egutegi propioaren bidean urrats bat egin du. Gaur, Emakumeen Eguna, jai egun izendatu dute, eta udaletxea nahiz udal zerbitzuak itxita egongo dira. Egun honen ordez, abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren Eguna, lan egingo dute. Adierazpen instituzionala aho batez onartu zuen udalak, eta parte hartzeko eskatu du.













